Thinking Football Film Festival Bilbon egiten den zinema eta futbolari buruzko jaialdia da, Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatzen du Bilboko Udalaren laguntzarekin.

2016ko edizioa apirilaren 4a eta 19a bitarte ospatuko da, saioak astelehen eta astearteetan eginez. Thinkin Football Film Festivalen laugarren edizioa izango da. Bertan hamabost dokumental aurkeztuko dira hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batua. Denak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.

Urtero bezala ikusleen parte hartzeari esker Ikusleen Saria emango zaio film onenari. Sari hori diru saria da eta pelikula irabazlearen zuzendariari emango zaio honek kirolarekin zerikusia duen proiektu sozial bati eman diezaion. Aurreko urteetako irabazleak hauek izan dira: Los Rebeldes del Fútbol (Gilles Perez eta Gilles Rof, Frantzia, 2012) 2013ko edizioan, Next Goal Wins (Mike Brett eta Steve Jamison, Ingalaterra, 2014) 2014ko edizioan eta Democracia em preto e branco (Pedro Asbeg, Brasil, 2015) 2015eko edizioan.

2015eko edizioko laburpen bat ikus daiteke lotura honetan.

Bestalde, Loraldia jaialdiarekin elkarlanean, Thinking Football Film Festival-ek aurten euskarazko bideo-sorkuntza lehiaketa antolatuko du. Bideoek bi minutukoak izan beharko dute askoz jota “futbola pentsatuz” gaiarekin. Irabazleak 1.200 euroko saria jasoko du eta, beste aldetik, bideo onenak aukeratuko dira San Mamesen partida egunetan emateko.

*Emanaldien ordutegiak aldatu daitezke Athletic Clubeko ordutegien arabera.

Filam guztiak BBK aretoan emango dira

BBK aretoa

Diego Lopez de Haro etorbidea, 19.
48001 Bilbo, Bizkaia.
www.salabbk.es
Tel: 944 05 88 24

ikusi mapa >

Melia Bilbao Hotela da jaialdiaren ostatu babeslea.

Hotel Melia Bilbao

Leizaola Lehendakariaren Kalea, 29.
48001 Bilbo, Bizkaia.
Tel: 944 28 00 00

ikusi mapa >

SARRERAK

Saio guztiak doakoak izango dira aretoaren leku guztiak bete arte.

Jarraian agertzen diren loturetan erabilgarriak izan daitezkeen artxiboak aurki ditzakezu:

JAIALDIKO TXARTELA (deskargatu ) JAIALDIAREN PROGRAMA (deskargatu ) JAIALDIAREN LOGOA (deskargatu )

Informazio gehiago nahi baduzu hemen idatzi diezagukezu:

fundazioa@athletic-club.eus
 
LEGE OHARRA