

Thinking Football Film Festivalen lehen edizioa 2013koa izan zen. Urte hartako apirilean eta maiatzean egin zen jaialdia. Guztira, hamabi film aurkeztu ziren, Alemania, Suedia, Argentina, Uruguai, AEB, Ukrainia eta beste herrialde batzuetakoak. Gilles Pérez-en eta Gilles Rof-en “Futbolaren erreboltariak” (Frantzia, 2012) filmak eskuratu zuen Publikoaren Saria.