THINKING FOOTBALL JAIALDIA GAUR BUKATUKO DA KAISER FILMAREKIN

22-03-2019

Zinema eta elkarrizketaz osatutako bost egunen ostean, Thinking Football jaialdia gaur bukatuko da, Kaiser filmaren emanaldiarekin. Louis Myles zuzendariak osteko zine-forumean parte hartuko du, Rob Smythekin batera, filmak oinarri hartutako liburuaren idazlea.

Dokumentalak futbolaren historiako iruzurgile handienetako baten historia kontatzen du. Carlos Henrique Raposo brasildarra, Kaiser ezizenez ezaguna, herrialdeko futbol talde onenetako batzuetan egon zen (Botafogo, Flamento, Fluminese, Vasco de Gama…), joko-zelaitik kanpo zeukan talentuari eta brasildar ospetsu batzuen laguntzari esker.

Banatu