ERIKA VÁZQUEZ AND MARTA UNZUÉ AT THE CINEFORUM

20-03-2019

Thinking Football Film Festival jaialdia aurrera doa, erdigunera heldu gara dagoeneko eta, hirugarren eguna ere eduki interesgarriz betea dator.

Emankizun nagusia 20:00etan izango da, ohiko moduan. Football for better or for worse izeneko filma izango dugu, FC Rosengård taldeari buruzkoa. Munduko emakume talde onenetako bat izanik, egoera ekonomiko zail batean aurrera egiteko gogor borrokatu beharko du, genero desberdintasunak markatutako testuinguru batean.

Filmaren ondoren, Inger Molin zuzendaria Athletic Club taldeko Erika Vázquez eta Marta Unzue jokalariekin arituko da hizketan, ikusitakoari buruz. Moderatzailea Amaia Ugarte kazetaria izango da.

Aurretik, 18:00etan End of Summer luzemetraia emango da, futbolaren bidez gatazka familiar bat lantzeko moduari buruzko txinatar pelikula bat. Era berean, Balón FC film laburra emango da, Raúl San Román Otegik zuzendua.

Banatu