FEMINISMOA, ASKATASUNA ETA FUTBOLA,

19-03-2019

Gaur, BBK Sala Aretoan, futbolaren gaiaz harago doazen bi film aurkeztuko dira. Emakumeek Libian eta Iranen bizi duten egoera soziala gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.

20:00etan, Freedom Fields izeneko lana emango dugu, Naziha Arebirena. Gainera, zuzendaria, Filmeko protagonista den Fadwa futbolariarekin batera, aretoan egongo da eta osteko zine-forumean parte hartuko du. Moderatzailea Aisha Al-Said izango da, FC Barcelona Fundazioko Aliantza, Berrikuntza eta Ezagutza arloko arduraduna.

Hori baino lehen, 18:00etan, Cold Sweat filma ikusiko dugu, Soheil Beiraghi zuzendariarena. Benetako istorio batean oinarritua dago. Afrooz iraniar futbolariak Asiako Jokoetan finala jokatu ahal izateko borroka kontatzen da, legeak eragotzi egiten baitzion.

Banatu