Rafael Henzel. Goian bego

27-03-2019

Rafael Henzelen bat-bateko heriotza izan baino ia astebete lehenago, kazetari brasildarra Bilbon zenbait egunetan izan genuen Athletic Club Fundazioak gonbidatuta Thinking Football Film Festival-en inaugurazioan eskainitako Nossa Chape pelikularen proiekzioa zela eta.

Rafael Henzelek zineforumean parte hartu zuen dokumentalaren emanaldia amaitu ostean, eta Chapecoenserena bezalako tragedian bizirik ateratzearen testigantzak zentzu handiagoa dauka bihotzekoak emanda ezustean hil ondoren lagunekin futbolean jokatzen ari zen bitartean, orain dela bi urte eta erdi aire-istripuan bizirik irtendako seietako bat izan eta gero.

Rafael Henzelek Chapecoense taldearekin zuen lotura egundokoa zen, talde brasildarraren historia bere jatorrietatik gertutik segitu zuelako kazetari eta irrati-esatari lanetan. Hain zuzen ere, Rafael Henzel, esatari ospetsua zenez gero, Athleticen legendazko goletako bat hitzez kontatzeko Athletic Cluben gonbita onartu zuen, haren lokuzioa Klubeko Museoak duen bildumaren parte izateko. Bitxikeria hau, gure hiria bisitatzean Rafael Henzelek utzitako oroipen ona eta adeitasunaren isla da.

Banatu