Thinking Football Film Festival 2017

10-02-2017

Thinking Football Film Festival jaialdiaren beste edizio bat aurkeztu dute Athletic Club Fundazioak eta BBK Sala, Euskaltel babesle nagusi dela. Martxoaren 13an, 14an, 20an, 21ean, 27an eta 28an izango da, BBK Salan.

Guztira 17 pelikula aurkeztuko dira jaialdian (horietatik 12 film luzeak), eta guzti-guztiek giza eta gizarte-historiak kontatzen dituzte futbolaren bidez. Izan ere, azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalen programazioak. Pelikulak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira, azpitituluekin, eta gehienak ez dira aurkeztu oraindik Espainian. Jatorrizko herrialdeak Islandia, Txekiar Errepublika, Brasil, Erresuma Batua, Belgika, ABE, Italia eta Espainia dira.

Saio guztietan, librea izango da sarrera, eserleku kopurua bete arte. Saio bakoitzaren ondoren, eztabaida txiki bat sortuko da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte. Aurrerago jakinaraziko dute nor izango diren gonbidatuak. Urtero bezala, publikoak balioetsi egingo ditu pelikulak eta, jaialdia amaitzen denean, Thinking Football Film Festivaleko Publikoaren Saria ezagutaraziko dute.

Bestalde, bigarren urtez jarraian, lehiaketa bat antolatuko du Thinking Football Film Festivalek, euskaraz egindako bideo-lanak bultzatzeko. Lehiaketa horretan, Loraldia jaialdia izango da laguntzailea, eta Euskaltel babesle bakarra. Lehiaketaren oinarriak ere geroago jakinaraziko dituzte.

Thinking Football Film Festivalen babesleak honako hauek dira: BBK Sala, Euskaltel, Meliá Bilbao hotela, BCD Travel eta Comunitac. Laguntzaileak, berriz, beste hauek: Loraldia; Metro Bilbao; Cinemanía, Líbero eta Panenka aldizkariak; eta Berlingo 11 mm-ko zinemaren eta futbolaren jaialdia eta Cinefoot (Brasil) eta Offside Fest (Bartzelona) jaialdiak. Haiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Athletic Club Fundazioak, emandako laguntza handiagatik.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side