Football for Better or for Worse

FC Rosengård taldeari buruzko dokumentala, munduko neska talderik onenetako bat. Taldekideen bizimodua kontatzen da, zelaian eta zelaitik kanpo, egoera ekonomiko zail batean aurrera egiteko dituzten arazoak. Theresek bizimodu berria dauka orain, klubeko kirol zuzendari berri moduan. Jokalari ohia da eta emakumeen suediar futbolaren ikono nagusia. Bere kide izandakoen buru bihurtuko da eta bere ardurapean dauden egiteko berriei aurre egin beharko die. Klubeko zuzendari nagusiaren frustrazioa ere ezagutuko dugu, UEFA erakundeak gizonezkoen eta emakumezkoen futbolaren hornikuntza ekonomikoen arteko desberdintasunen aurrean. Eta Martaren kezkak, 5 urtez jarraian munduko emakume futbolaririk onenaren izendapena izan duena, baina kirol karrera bukatzean etorkizuna nahiko ilun ikusten duena. Dokumentalak emakumezkoen futbolaren barruko borroka etengabeak erakusten ditu; gure gizartearen egiturak dituen desberdintasun egoeren isla garbia, dena baita genero kontua, azken finean.


  • Zuzendaria:
    Inger Molin
  • Jatorrizko izenburua:
    Football for Better or for Worse
  • Urtea:
    2017
  • Herrialdea:
    Suedia / Alemania / Erresuma Batua
  • Iraupena:
    72 minutu
  • Proiekzio eguna:
    20-03-2019 - 20:00