JAIALDIA

 
Thinking Football Film Festival 2017

AGENDA

  • 11:00
Sunakali

Sunakali

Bhojraj Bhaten “Sunakali” (2014) Nepaleko filma, 2016ko jaialdia irabazi zuena.

Saio hau bakarrik ikastetxeentzat izango da, publiko orokorrari itxita.

Ikusi filmaren fitxa


  • 19:00
Jaialdiaren inaugurazioa

Jaialdiaren inaugurazioa


  • 19:00
Inside a Volcano

Inside a Volcano

Islandia, 2016, Saevar Gudmunsson

Islandiako futbolaren urrezko belaunaldiaren historia harrigarria kontatzen du. Ikuspegi hurbil eta pertsonala ematen du munduaren begirada bereganatu zuen talde bati buruz, futbol-txapelketa handi baten azken fasera iristea lortu zuen munduko naziorik txikiena izan baitzen.

Ikusi filmaren fitxa

  • 18:00
Sommeren 92

Sommeren 92

Danimarka, 2017, Kasper Barfoed

Fikziozko film daniar honek Danimarkako talde nazionalak 1992ko Europako txapelketan egindako balentria kontatzen du.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Due piedri sinistri

Due piedri sinistri

Italia, 2015, Isabella Salvetti

Erromako auzo batean, Mirko, hamabi urteko mutila, futbolean jokatzen ari da bere lagunekin. Baloia zelaitik kanpo atera denean, hesiaz bestaldean eserita dagoen Luanarekin hasten da hizketan.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
You’ll never walk alone

You’ll never walk alone

Frantzia, 2016, Stéphane Grodet

Clarissek hogeita hamar urte inguru ditu eta drogazalea da. Haren droga Marseillako Olympique taldea da. Errehabilitatzeko garaia iritzi zaio.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Alen do Cosmos

Alen do Cosmos

Espainia, 2017, Pedro Pablo Alonso

Alén do Cosmos (Kosmosetik urrunago) filmak Santiago Formosoren bizipenak kontatzen ditu. Galiziar hark New Yorkera emigratu zuen 1960ko hamarkadaren bukaeran. Unibertsitateko kirol-beka bati esker ikasten hasi bazen ere, azkenean futbolaria izatera iritsi zen New Yorkeko Cosmos talde ospetsuan, futboleko hainbat izar handirekin, hala nola Pelé, Beckenbauer, Carlos Alberto, Johan Cruyff eta beste batzuekin.

Ikusi filmaren fitxa

  • 18:00
Barba, Cabello e Bigode

Barba, Cabello e Bigode

Brasil, 2016, Lucio Branco

Afonsinho, Paulo Cézar Caju eta Nei Conceição futbolariek 1960ko hamarkadaren erdialdean ekin zioten futbol-ibilbideari, Brasilen errepresio politiko bortitza zegoen garai batean.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Sur la touche

Sur la touche

Frantzia, 2014, Hortense Gélinet

Samir Paris Saint Germain taldearen zalea da. Horrek sutan jartzen du bere neskalaguna, Anna. Baina Annak iritziz aldatuko du egun batean, Samirrek futbol-zelaira berekin joateko konbentzitzen duenean.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Inside Haíti

Inside Haíti

Haíti, 2017, Benoit Do Quang

Haitiko selekzio nazionala Mendeurreneko Amerika Koparako sailkatu zen. Gehienbat profesionalak ez diren jokalariz osatutako dago eta zalantzarik gabe txapelketako talderik apalena zen.

Ikusi filmaren fitxa

  • 18:00
I Love Hooligans

I Love Hooligans

Holanda, 2013, Jan-Dirk Bouw

Hooligan batek baldintza gabeko maitasuna dio bere futbol-taldeari.

Ikusi filmaren fitxa


  • 18:00
Bounce

Bounce

AEB, 2015, Jerome Thélia

Brasilgo faveletatik Kongoko hautsez beteriko herrixketara, Eskoziako uharte neolitikoetatik futbol-zelai modernoetara, BOUNCEk pilota batez egiten diren kirolen jatorri ezezagunak ikertzen ditu.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Saturday

Saturday

Erresuma Batua, 2014, Mike Forshaw

1989ko apirilaren 15ean, Liverpoolen 24.000 zale Sheffieldera joan ziren, futbol-partida bat ikustera. 96 gizon, emakume eta haur ez ziren inoiz itzuli.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Matthews

Matthews

Erresuma Batua, 2017, Ryan Scott Warren

Sir Stanley Matthews historiako futbol-jokalaririk onenetako bat dela jotzen da aho batez. Berrogeita hamar urte zituela esan zion agur futbol profesionalari.

Ikusi filmaren fitxa

  • 18:00
Club Frontera

Club Frontera

AEB, 2016, Chris Cashman

Mexikoko ligako Club Tijuana Xoloitzcuintles (“Xoloak”) taldearen historia labur baina trinkoa kontatzen du Club Frontera filmak.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
Celtic Soul

Celtic Soul

Kanada, 2016, Michael McNamara

Jay Baruchel aktore, gidoigile eta zuzendari kanadarrak pasio bat du: futbola; eta obsesio bat: Celtic taldea.

Ikusi filmaren fitxa

  • 18:00
FC Roma

FC Roma

Txekiar Errepublika, 2016, Rozálie Kohoutová eta Tomá? Bojar

Joan den denboraldian beste talde bat sartu zen futbol liga txekiarraren mailarik baxuenean. FC Roma egoitza Decínen duen barrutiko klub bat da eta jatorriz erromatarrak diren jokalariz nagusiki osatuta dago.

Ikusi filmaren fitxa


  • 20:00
The Pass

The Pass

Erresuma Batua, 2016, Ben A. Williams

Jason eta Ade, hemeretzi urtekoak, Londresko futbol-talde ospetsu baten harrobiko jokalariak dira. Lagunak eta taldekideak dira zortzi urte zituztenetik. Orain, Txapeldunen Ligan lehen taldearekin jokatzeko deia egin diete.

Ikusi filmaren fitxa

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Sala BBK

Aurreko urteetan bezala, jaialdiko film guztiak BBK aretoan izango dira ikusgai. Jaialdirako sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

  •    Gran Vía Diego López de Haro, 19.
           48001 Bilbao, Bizkaia
  •   www.salabbk.es
  •     944 058 824
  •   Metro Moyua o Abando

Meliá Bilbao

Melia Bilbao Hotela da jaialdiaren ostatu babeslea.

  •    Leizaola Lehendakariaren Kalea, 29
           48001 Bilbao, Bizkaia
  •   www.melia.com/bilbao
  •     912 764 646
  •   Metro Indautxu

LEHIAKETA

Film Laburen Lehiaketa

Loraldiarekin lankidetzan eta Euskaltelen babesarekin, Football Film Festival ekitaldiak euskaraz sortu diren proiektuen lehiaketa baterako deialdia egingo du hemendik gutxira. Informazio guztia orri honetan izango duzu.

BERRIAK

AURREKO EDIZIOAK

PRENTSA

Hau da 2017ko Thinking Football Film Festival jaialdiaren aurkezpen ofizialaren bideoa. Youtuben ikus dezakezu.

Esteka hauetan, erabilgarriak izan daitezkeen zenbait fitxategi aurki ditzakezu:

Informazio gehiago nahi baduzu hemen idatzi diezagukezu:
fundazioa@athletic-club.eus

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side