
JAIALDIA

Thinking Football Film Festival zinemari eta futbolari buruzko jaialdia da. Antolatzailea Athletic Club Fundazioa da, laguntzailea BBK Aretoa eta babesle nagusia Euskaltel. Jaialdiak hamabi eta hogei film bitartean aurkezten ditu urtero Bilboko BBK Aretoan. Futbolaren bidez, giza eta gizarte-historiak kontatzen dituzte film horiek. Azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalek.
2019ko edizioa zazpigarrena izango da. Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da.
Saio bakoitzaren ondoren debate txiki bat egingo da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte. Publikoak filma baloratuko du eta, jaialdia amaitzen denean, Thinking Football Film Festivaleko Publikoaren Saria ezagutaraziko da.

5
9
1
AGENDA

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Sala BBK
Aurreko urteetan bezala, jaialdiko film guztiak BBK aretoan izango dira ikusgai. Jaialdirako sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.
Gran Vía Diego López de Haro, 19.
48001 Bilbao, Bizkaiawww.salabbk.es
944 058 824
Metro Moyua o Abando
Meliá Bilbao
Melia Bilbao Hotela da jaialdiaren ostatu babeslea.
Leizaola Lehendakariaren Kalea, 29
48001 Bilbao, Bizkaiawww.melia.com/bilbao
912 764 646
Metro Indautxu
PRENTSA

Esteka hauetan, erabilgarriak izan daitezkeen zenbait fitxategi aurki ditzakezu:
Informazio gehiago nahi baduzu hemen idatzi diezagukezu:
fundazioa@athletic-club.eus